VI. Ikusi Mikusi haur eta gazteen literatura azoka eginen dute Saran urriaren 9an eta 10ean

Ttipi-Ttapa

Pontx pailazoa ipuinak kontatzen joan den urteko Ikusi Mikusi jaialdian.

'Biziki goxatu, osoki maitatu' goiburupean eginen dute festibalaren seigarren aldia Saran. Bi egunez literatura izanen da protagonista eta euskara hutsezko ekoizpenak ikusi eta erosten ahalko dira, urriaren 9an eta 10ean.

Urriaren 9an, ortziralea, eta 10ean, larunbata, eginen dute azokaren seigarren aldia. Ortziralean, eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta larunbatean, aldiz, familiena. Bi egunetan, hamabortz argitaletxek baino gehiagok euskara hutsean dauden haurrentzako eta gazteentzako literatura lanak eramanen dituzte Sarara eta haurrentzako hainbat ikuskizun, irakurketa eta tailer izanen dira adin tarteetan banatuta.

Ikuskizunak

Errate batera, larunbatean 11:00etan eta 16:00etan, Kristof Hiriartek Babes ikuskizuna eskainiko du kiroldegiaren ondoko gelan, 0-3 urteko haurrei zuzendua. Maddi Zubeldiak eta Bernadette Iratzokik Makilakixki emanen dute bi egunetan. Pontx eta Kiki pailazoek Liburutik plazara! ikuskizuna, hau ere bi egunetan eta Diabolo karrika artistak (Arnaud Vidal) Peztakla! ikuskizuna larunbat arratsaldean.

Antolatzaileek egitarau zabala prestatu dute eta programa dena ikusimikusi.eus helbidean ikusgarri ezar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun