Goiz osoko egitaraua antolatu dute Zapotxin eta Pontx pailazoen dinamizazioarekin
Bortzirietako bertso eskolak bertso besta antolatu du aurten ere Lesakan. Ekainaren 5ean izanen da, ortziralean. 19:30ean Arretxea karrikako 14tik (Soltxagaenetik) hasita, bertso antzerkiak eta bertso musikatuak eskainiko dituzte herriko hainbat txoko, karrika eta plazan, denen artean kantatzeko. Ondotik, Gure ahots bideo laburren proiekzioa ere eginen dute eta bertso bingoa.
Hizkuntza: Euskara
Mugaz Gain Antzerki Jardunaldiak eginen dituzte ekainaren 3tik 5era, Ixtaklok elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatuta. Herriko lau ikastetxetako ikasleek hartuko dute parte eta goizeko saioak ikasleentzat izanen dira eta arratsaldekoak publiko denarentzat. Goizeko sarrerek euro bat balio dute eta arratsaldekoek, aldiz, bi euro.
Zazpi komiki, hamaika ipuin, zortzi antzezlan eta lau film labur. Uzta hori eman du Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioak. Eta lan horiek proiektuan parte hartu duten 46 herrietan erakusten ari dira orain. Bortzirietan Etxalarren eta Arantzan ikusgai izan ondotik, aste honetan, astelehenetik ortziralera, ikusgai dago Lesakako liburutegian, 15:00etatik 20:00etara.
Nafarroako Klima aldaketa erakusketa Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean egonen da ikusgai ekainaren 1etik 11ra, euskaraz. Publiko guztientzat irekia egonen da, doan, eta inprimaki bat eskuragarri egonen da jendeak erakusketaren gaineko oharrak eta iritziak idatz ditzan. Gainera, Klima aldaketara egokitzea Nafarroan izeneko solasaldia emanen du Fernando Señar Beak, Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoko zuzendariak ekainaren 9an, asteartean 17:30ean.