Elizondo Eskola Publikoak Kulturartekotasunaren Besta antolatu du ekainaren 5ean herriko plazan, kultur aniztasuna ezagutu eta ospatzeko. Zapotxin eta Pontx pailazoek dinamizatuko dute goiza eta 10:00etan hasiko dute jardunaldia, aitzinsolasarekin. 10:30etik aitzinera eskolako familiek emandako ikuskizunak izanen dira eta 12:00etan eskolako ikasleen ikuskizunak. 13:15ean, akitzeko, koreografia erraldoia eta taldeko argazkia eginen dute. Horrez gain, 10:00etatik 13:30era postuak izanen dira plazan kultura desberdineko jarduera, eskulan eta erakustaldi ugarirekin.