Ekainaren 3an, asteazkena, hasiko da jaialdia ikasleentzako funtzioekin. Toki Ona Institutuko DBH 2ko ikasleek Teloneroak antzeztuko dute eta Labiaga ikastolako DBH2koek Nire antiojoak? 10:00etan. 12:00etan, Pasaiako Badia antzerki eskolako Pantalan taldeak Romeo eta Julieta taularatuko du eta eskola bereko Eskulunbruski taldeak Paperezko etxe errusiarra. 18:00etan Nire antiojoak? taularatuko dute Labiagako ikasleek, ate irekiekin.
Ekainaren 4an, ortzegunean, goizean eta arratsaldean izanen dira saioak. 10:00etan Jesusen Bihotza ikastetxeko LH 5. eta 6. mailako ikasleek Hau… kasting-a da? antzeztuko dute eta 12:00etan Ricardo Baroja eskolako LH 4ko ikasleek Itsasoko abenturak jokatuko dute. 18:00etan bi antzerkiak eginen dituzte berriz ere, ate irekiekin.
Ekainaren 5ean, ortziralean borobilduko dituzte jardunaldiak. 10:00etan Labiaga ikastolako LH 5. mailako ikasleek Direnik ez direla ez erran obra taularatuko dute, eta 18:00etan lan hori bera jokatuko dute berriz, ate irekiekin.