Geuretik Sortuak proiektuaren hirugarren edizioko uzta ikusgai dago aste honetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 2a

Egunotan Lesakako liburutegian ikusgai dago erakusketa.

Zazpi komiki, hamaika ipuin, zortzi antzezlan eta lau film labur. Uzta hori eman du Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioak. Eta lan horiek proiektuan parte hartu duten 46 herrietan erakusten ari dira orain. Bortzirietan Etxalarren eta Arantzan ikusgai izan ondotik, aste honetan, astelehenetik ortziralera, ikusgai dago Lesakako liburutegian, 15:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun