Osteguna, maiatzak 21



12:00
19:00

Arkupeak elkartearen Soinketa Eguna

Doneztebeko kiroldegia, Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Ortzegunean 12:00etan eginen dute erakustaldia Doneztebeko kiroldegian eta 14:00etan bazkaria Santamaria jatetxean. Ondoko egunetan, Soinketa Eguna eta Lourdesera ateraldia eginen dituzte Arkupeak elkarteko bazkideek eta, gainera, ekaineko itsas bidaia prestatzeko bilera eginen dute maiatzaren 26an, datorren asteartean. Soinketa Eguna ortzegunean, maiatzaren 21ean, Donezteben eginen dute. 12:00etan erakustaldia hasiko da kiroldegian eta 14:00etan Santamaria jatetxean bazkaltzera joanen dira. 110 lagunek eman dute izena.

Arkupeak elkartearen Soinketa Eguna Doneztebeko kiroldegia

Ortzegunean 12:00etan eginen dute erakustaldia Doneztebeko kiroldegian eta 14:00etan bazkaria Santamaria jatetxean.

Ondoko egunetan, Soinketa Eguna eta Lourdesera ateraldia eginen dituzte Arkupeak elkarteko bazkideek eta, gainera, ekaineko itsas bidaia prestatzeko bilera eginen dute maiatzaren 26an, datorren asteartean. Soinketa Eguna ortzegunean, maiatzaren 21ean, Donezteben eginen dute. 12:00etan erakustaldia hasiko da kiroldegian eta 14:00etan Santamaria jatetxean bazkaltzera joanen dira. 110 lagunek eman dute izena.


14:30
16:00

Aniztasun besta Lesakako Irain Herri Eskolan

Lesakako Irain Herri Eskola, Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun jardunaldien barrenean aniztasun besta ospatuko dute maiatzaren 21ean, ortzegun arratsaldean Lesakako Irain Herri Eskolan, Irain Guraso Elkarteak antolatua.14:30etik 16:00etara eginen dute besta horren barrenean Kontakizun Migranteak eginen dituzte, baita mate tailerra, dantza tailerra, ipuin kontaketak, txapa eta plastilina tailerra eta haurren dantza emanaldia ere.

Aniztasun besta Lesakako Irain Herri Eskolan Lesakako Irain Herri Eskola

Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun jardunaldien barrenean aniztasun besta ospatuko dute maiatzaren 21ean, ortzegun arratsaldean Lesakako Irain Herri Eskolan, Irain Guraso Elkarteak antolatua.14:30etik 16:00etara eginen dute besta horren barrenean Kontakizun Migranteak eginen dituzte, baita mate tailerra, dantza tailerra, ipuin kontaketak, txapa eta plastilina tailerra eta haurren dantza emanaldia ere.


19:00

Natura 2000 sarean diren Baztango eremuez

Arizkunenea, Elizondo | Hitzaldia

Maiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen Europako eguna ospatzen denez, Baztango Talde Ekosozialak eremu horiei buruzko mintzaldia antolatu du, Asun Berastegirekin, Biologian doktorea eta EHUko irakaslea. 19:00etan Arizkunenean izanen da.

Natura 2000 sarean diren Baztango eremuez Arizkunenea

Maiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen Europako eguna ospatzen denez, Baztango Talde Ekosozialak eremu horiei buruzko mintzaldia antolatu du, Asun Berastegirekin, Biologian doktorea eta EHUko irakaslea. 19:00etan Arizkunenean izanen da.


19:00

Rojavari buruz Garbiñe Elizegirekin

Baztango Gaztetxea, Elizondo | Hitzaldia

Maiatzaren 21ean 19:00etan Baztango Gaztetxean izanen da hitzordua, Baztango Ezker Abertzaleak eta Baztan-Bidasoko Bilgune Feministak antolatua

Rojavari buruz Garbiñe Elizegirekin Baztango Gaztetxea

Maiatzaren 21ean 19:00etan Baztango Gaztetxean izanen da hitzordua, Baztango Ezker Abertzaleak eta Baztan-Bidasoko Bilgune Feministak antolatua


19:30
20:30

Oihana Aranaren 'Zerua hemen' liburuaren aurkezpena

Lesakako liburutegia, Bortziriak Lesaka | Aurkezpenak

Lesakako Pikukobordan egindako egonaldian ondu zuen poema liburua otsailean eta Maddi Ane Txoperena izanen du lagun 19:30ean liburutegian eginen duen aurkezpenean Oihana Arana idazleak Zerua hemen liburua aurkeztuko du maiatzaren 21ean, ortzegunean 19:30ean Lesakako liburutegian. Egileak Maddi Ane Txoperena lagun izanen du aurkezpenean. Aipatzekoa da, Getariako eta Lesakako udalek bi herrietako ostatuetan idazketa egonaldiak laguntzen dituztela eta Eskoriatzako Oihana Arana Cardenal bere lana garatzeko otsailaren 2tik 7ra egon zen Lesakako Pikukobordan.

Oihana Aranaren 'Zerua hemen' liburuaren aurkezpena Lesakako liburutegia

Lesakako Pikukobordan egindako egonaldian ondu zuen poema liburua otsailean eta Maddi Ane Txoperena izanen du lagun 19:30ean liburutegian eginen duen aurkezpenean

Oihana Arana idazleak Zerua hemen liburua aurkeztuko du maiatzaren 21ean, ortzegunean 19:30ean Lesakako liburutegian. Egileak Maddi Ane Txoperena lagun izanen du aurkezpenean. Aipatzekoa da, Getariako eta Lesakako udalek bi herrietako ostatuetan idazketa egonaldiak laguntzen dituztela eta Eskoriatzako Oihana Arana Cardenal bere lana garatzeko otsailaren 2tik 7ra egon zen Lesakako Pikukobordan.


16:30

'Harria eta argia'

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.

'Harria eta argia' Arizkunenea

Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Ekaina
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»