Dolu prozesu batetik abiatutako poema bilduma bat da, bi urtetan idatzitako poemekin ondua. Aitaren heriotzaren ondorengo bizitzaren nondik norakoetan arakatzen dute poemek. Doluan dagoen pertsona baten egunerokotasuna kontatzen du. Poema zuzendu, berridatzi, ordenatu eta izenburua pentsatzeko baliatu zuen Pikukobordako egonaldia.