Rojavaren inguruko solasaldia emanen du Garbiñe Elizegik ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 19a

Elizegi Rojavako emakumeen armadarekin. Lander Arbelaitz / Argia

Maiatzaren 21ean 19:00etan Baztango Gaztetxean izanen da hitzordua, Baztango Ezker Abertzaleak eta Baztan-Bidasoko Bilgune Feministak antolatua

Rojavako kurduek nazioarteko komunitateari eginiko deiari erantzunez, Euskal Herriko delegazio soziala bat Rojavara joan zen otsailean, tartean Garbiñe Elizegi Narbarte baztandarra. Han ezagutu ahal izan zuten gerra giroa eta su eten egoera hauskorra, eta orain haren berri emanen du Elizegik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun