Natura 2000 Sareari buruzko mintzaldia eginen dute ortzegunean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 19a

Aldude Mendi izeneko kontserbazio bereziko eremuan dago Erdiz.

Maiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen Europako eguna ospatzen denez, Baztango Talde Ekosozialak eremu horiei buruzko mintzaldia antolatu du, Asun Berastegirekin, Biologian doktorea eta EHUko irakaslea. 19:00etan Arizkunenean izanen da.

Baztanen, Natura 2000 Sarearen barnean, Kontserbazio Bereziko Eremu gisa aitortuak daude hainbat eremu: Gorramendi-Aritzakun-Urritzate, Arxuri-Orabidea, Aldude, Belate, Artesiaga eta Baztan uhaldea.

Mintzaldiaren bidez, «Baztango eremu berezi horien balio ekologikoa zein den ezagutaraziko da, eta horietako bakoitzaren kudeaketa planak biodibertsitatearen babeserako eta tokiko garapenerako paratu dituen irizpideak aztertuko dituzte. Bertzeren artean, Berastegik, kudeaketa plan horietako batzuen idazketan parte hartu baitu».

Aipatutako guneek «Baztango lurraldearen herena baino gehixeago hartzen dute, eta horregatik, gure lurraldea hobekiago ezagutzeko mintzaldi ezin hobea izanen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun