Bortzirietako Aniztasun Eguna maiatzaren 31n Lesakan
Irain eskolan ortzegunean egunen den aniztasun bestaz gain, Bortzirietako Aniztasun Eguna ere Lesakan ospatuko da aurten, maiatzaren 31n. Aitzinetik, ortzegunean berean, Ongi etorri Bortzirietara bideoaren aurkezpena eginen dute Lesakako herriko etxean, 11:30ean. Ekainaren 1etik 5era, azkenik, Hain gertu eta hain urrun erakusketa izanen da Tantirumairu Ikastolako Intxaurrenean.