Ekhiten Lesakako energia kooperatibako bazkideen urteko batzar orokorra eginen dute maiatzaren 15ean Lesakako herriko etxeko batzar aretoan. Ortziralean 17:30ean izanen dute lehen deialdia eta 18:00etan bigarren deialdia.
Nafarroa osoko 15 musika eskolek parte hartuko dute topaketan
Fito Rodriguez idazleak Esaterik ez dagoenaz; Egiantzaren ostantza liburua aurkeztuko du maiatzaren 15ean, ortziralean 18:30ean Lesakako liburutegian. Jarduera egiten den bitartean, gainontzeko liburutegi zerbitzuak eten eginen dira.
Antzerkiaz gozatzeko aukera izanen da ortzirale arratsaldean Doneztebeko Leku Eder Zineman. 19:00etan hasiko da Askatu armairuko gogoetak antzezlana eta sarrera debalde izanen da. La Piel Producciones taldearen emanaldia da.
Ortziralean 19:00etan Eskolzarren emanen du hitzaldia eta larunbatean Bertizko lorategia ikustera joateko aukera izanen da.
Maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan publikoari idekia den estreinaldia izanen dute argazkilariarekin Xabi Berroueten Sara Lañopean argazki erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan maiatzaren 4tik 17ra arte, egun gutziz 09:45etik 17:00etara. Sartzea urririk izanen da. Gainera, publikoari idekia den estreinaldia ere izanen dute maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan, argazkilariarekin. Momentu goxo eta atsegin honek artista ezagutzeko, haren lanaren inguruan mintzatzeko eta trago baten partekatzeko parada emanen du.
Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.
| Ekaina | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||