Harizko musika tresnen topaleku bihurtuko da maiatzaren 15ean Bera, Nafarroako musika eskolek 'Fernando Remacha' Harien Topaketaren borzgarren edizioa eginen baitute bertan, udalaren laguntzarekin. Euria iragarri dutenez, Ricardo Baroja eskolako frontoian izanen dira emanaldiak 18:30etik aitzinera eta 15 eskolek parte hartuko dute:
- Isidoro Fagoaga udal musika eskola (Bera)
- Hilarión Eslava musika eskola (Burlata-Atarrabia)
- Eguesibarko udal musika eskola (Eguesibar)
- Joaquin Maya musika eskola (Iruñea)
- FESB Sagrado Corazón (Iruñea)
- Jesus García Leoz musika eskola (Erriberri)
- Uharteko musika eskola (Uharte)
- Juan Francés de Iribarren musika eskola (Zangoza)
- Jose Miguel Huarte musika eskola (Orkoien)
- Zaraitzu ibarreko musika eskola (Zaraitzu ibarra)
- Francisco Casanova musika eskola (Berriozar)
- Julian Gayarre musika eskola (Elortzibar)
- Lino Otano musika eskola (Arangurengo ibarra)
- Fernando Remacha eskola kontserbatorioa (Tutera)
- EMS Sarrigurengo musika eskola (Sarriguren, Eguesibar)