Lorategiei eta historiari buruzko solasaldia emanen du Andoni Esparzak maiatzaren 15ean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 14a

Ortziraleko solasaldiaren ondotik, larunbatean Bertizko lorategia ikustera joateko aukera izanen da.

Ortziralean 19:00etan Eskolzarren emanen du hitzaldia eta larunbatean Bertizko lorategia ikustera joateko aukera izanen da.

Lorategiak eta historia izenburua duen hitzaldia emanen du Andoni Esparzak maiatzaren 15ean, ortziralean 19:00etan hasita Igantziko Eskolzarren. Gainera, larunbatean Bertizera joateko aukera ere eskainiko dute, bertako lorategia ikusi eta ikastera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun