Energia berriztagarriak

Ekhiten Lesakako energia kooperatibak maiatzaren 15ean eginen du urteko batzar orokorra

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 13a

Ekhiten Lesakako kooperatiba energetikoaren sorreran izan ziren herritarrak, joan den urteko maiatzean. Urteko batzarra eginen dute ortziralean.

Ekhiten Lesakako energia kooperatibako bazkideen urteko batzar orokorra eginen dute maiatzaren 15ean Lesakako herriko etxeko batzar aretoan. Ortziralean 17:30ean izanen dute lehen deialdia eta 18:00etan bigarren deialdia.

Ortziralean 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian, Lesakako herriko etxeko batzar aretoan

Gai zerrendari dagokionez, 2025eko kontuen aurkezpena eta onarpena, 2026rako aurrekontua, kooperatibako bazkide izateko eskaerak eta, batez ere, plaka fotovoltaikoen proiektuaren inguruko erabakiak (proiektuko partaideak eta fakturen titularrak, aurrekontua, dirulaguntzak, mailegua, partaideen ekarpenak eta horretarako datak eta obra egiteko epeak) izanen dituzte hizpide, galdera eta eskarien txandaren aitzinetik.

Ekhiten kooperatibatik diotenez, «gogoan izan guztien parte hartzea hagitz garrantzitsua dela kooperatibaren bilakaerarako eta eskuartean dugun lehen proiekturako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun