Berako bestak antolatzeko bilera irekia eginen dute.
«Gaiarekin kezkatuak», Elizondoko guraso talde batek bizikleta ibilaldia egin zuen martxoan, «haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruak» aldarrikatzeko. Apirilean ere egin dute hitzordua: hilaren 24an plazatik abiatu eta herrian barna ibiliko dira 18:00etatik 19:00etara. Ondotik merienda autogestionatua eginen dute.
Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien barrenean, hilaren 24an, Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute, herri ipuinez osatutako Sar dadila kalabazan ipuin saioarekin. Lau urtetik goitiko haurrei zuzendutako saioa, ortziralean 18:00etan hasiko da Lesakako liburutegian.
Larhungo tontorrean dauden bentei buruzko dokumentala intimista da
Ander Malbadi, Markel Ramos eta Erik Urbieta umoregileak ariko dira.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Etxalarko Altxata kultur eta kirol elkarteak antolatutako lagun ezkutuaren ekimenari akabera emateko, apirilaren 24an, ortziralean 19:00etan, Goiz Eder Iturainen Etxe dotore aunitz ipuinaren aurkezpena izanen da Pello Apezetxea Kulturgunean.
Trantsizio energetikoaren alde sortu berri duten Stop Fosilak taldeko kide da Gorka Laurnaga eta apirilaren 24an 19:30ean Arizkunenean emanen du solasaldia