Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute ortziralean Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

'Sar dadila kalabazan' ipuin saioa eskainiko du Ines Bengoa ipuin kontalariak ortzirale arratsaldean Lesakako liburutegian.

Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien barrenean, hilaren 24an, Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute, herri ipuinez osatutako Sar dadila kalabazan ipuin saioarekin. Lau urtetik goitiko haurrei zuzendutako saioa, ortziralean 18:00etan hasiko da Lesakako liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun