Karrika seguruak aldarrikatzeko bizikleta martxa eginen dute ortziralean Elizondon

«Gaiarekin kezkatuak», Elizondoko guraso talde batek bizikleta ibilaldia egin zuen martxoan, «haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruak» aldarrikatzeko. Apirilean ere egin dute hitzordua: hilaren 24an plazatik abiatu eta herrian barna ibiliko dira 18:00etatik 19:00etara. Ondotik merienda autogestionatua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun