'Etxe dotore aunitz' ipuina aurkeztuko du Goiz Eder Iturainek apirilaren 24an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 22a

Goiz Eder Iturain zumaiarrak Bortzirietako lau herritan oinarritutako 'Etxe dotore aunitz' ipuina aurkeztuko du.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Etxalarko Altxata kultur eta kirol elkarteak antolatutako lagun ezkutuaren ekimenari akabera emateko, apirilaren 24an, ortziralean 19:00etan, Goiz Eder Iturainen Etxe dotore aunitz ipuinaren aurkezpena izanen da Pello Apezetxea Kulturgunean.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eginen dute aurkezpena ortziralean 19:00etan Pello Apezetxea Kulturgunean

Pasa den urtean Etxalarren egindako egonaldiaren ondotik sortutako ipuina da. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak euskara hutsean egindako artearen eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatzen ditu. Ikasturte honetan hirugarren edizioa du eta 30 lan sortu dituzte Geuretik Sortuak bekari esker.

Lan horietako bat Goiz Eder Iturain antzerkigile eta idazle zumaiarrak Bortzirietako lau herritan oinarritutako Etxe dotore aunitz ipuina izan da. Herrietako eraikinak, etxeak eta barreneko bizikide eta istorioen jakin-min horrekin abiatu zuen lana eta Arantza, Bera, Etxalar eta Lesakan ibili ondotik sortu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun