Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 2tik apirilaren 30era. Kurtso osorako prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat.
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.
Pazko astelehenean zabalduko ditu ateak Sarako Idazleen Biltzarraren 43. edizioak, Kultura landu, herria josi goiburupean. Hala, apirilaren 6an eta 7an (profesionalen eguna izanen baita asteartea) berrogeita hiru urte betetzen dituen literatur ekitaldiak Ipar Euskal Herriko kultur agenda markatuko du bertze urte batez. 77 salmahai izanen dituen liburu azoka, liburu aurkezpenak, ikuskizunak, tailerrak, erakusketa eta idazleen presentzia segurtatuak dira. Igandean, hiru emazte kantari gogoan gaualdia ere antolatu dute.
| Maiatza | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |