Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute otsaileko azken larunbatean ere, otsailaren 28an, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak elkarteek asteroko azoka eginen dute bihar, otsailaren 28an, Elizondon. Mota guzietako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izanen da 10:00etatik 14:00etara herriko plazan.
Martxoaren 19tik 29ra eginen da aurten Korrika, Atharratzen hasi eta Bilbon akituta. Motorrak berotzen hasteko, egun osoko besta antolatu dute otsailaren 28an Baztango Korrika Batzordeak, udalak, Gazte Asanbladak eta Txokoto tabernak
Maiatzaren 23an Beran ospatuko den Herri Haitadara joateko etxalartarrak informatu eta taldeak sortzeko helburuarekin bilera eginen dute otsailaren 28an, larunbatean 18:00etan Etxalarko Pello Apezetxea kulturgunean.
Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak taularatuko du obra.
Hizkuntza: Euskara
Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 11tik martxoaren 1era ikus daiteke.