Herri Haitadaren inguruko bilera izanen dute larunbatean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

Etxalartarrak joan den urtean Zugarramurdin egin zen Herri Haitadan. Orain, Beran maiatzaren 23an eginen den Herri Haitadarako prestatzen hasi nahi dute.

Maiatzaren 23an Beran ospatuko den Herri Haitadara joateko etxalartarrak informatu eta taldeak sortzeko helburuarekin bilera eginen dute otsailaren 28an, larunbatean 18:00etan Etxalarko Pello Apezetxea kulturgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun