10:30ean hasiko dute jardunaldia; bizikleta martxa eginen dute Elizondoko euskaltegitik abiatuta eta Lekaroz, Arraioz eta Iruritatik pasatuko dira Elizondorat bueltatzeko. 14:30ean bazkaria eginen dute Elizondoko Eskisaroi jatetxean, eta txartelak eskuragarri daude 25 eurotan Intzan, Zubi Puntan eta euskaltegian.
18:00etan, berriz, bertso-poteo musikatua izanen da Elizondotik, Haira Aizpurua, Egoitz Gorosterrazu eta Bittori Elizalderekin. Gauean, 22:00etan, Viafara taldearen kontzertua izanen da Txokoton. Eguna borobiltzeko, 00:00etatik aitzinerat besta izanen da gaztetxean zenbait DJrekin.