Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai idago Lesakako liburutegian abenduaren 12tik urtarrilaren 25era. Urtarrilaren 23an, ortziralean 18:00etan, margolariarekin topaketa eginen dute.
Maitena Illarramendik 'Kateriñe' liburua aurkeztuko du Berako liburutegian.
Hizkuntza: Euskara
Martxoaren 19tik 29ra eginen da Korrikaren 24. edizioa, eta martxoaren 24an izanen dugu eskualdean. Aurten Zugarramurdi eta Urdazubitik ere pasatuko da, Otsondotik sartuta, eta herritarrak mugitzen hasiak dira dena antolatzeko. Hortaz, Urdazubi eta Zugarramurdiko Korrika Batzordeak bilera irekia eginen du ilbeltzaren 23an, ortziralea, 19:00etan Akelarrenean.
Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986) filma proiektatuko dute ilbeltzaren 23an 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean. Ondotik solasaldia izanen da Nere Pagola eta Zigor Etxebeste zinema adituekin.
Liburutegian lanak ikusteaz gain, gustukoenaren alde bozkatzeko aukera ere izanen dute lesakarrek