24. Korrika

Urdazubi eta Zugarramurdiko Korrika Batzordea eginen dute ilbeltzaren 23an Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

2022an pasatu zen azkeneko aldiz Korrika Zugarramurditik.

Martxoaren 19tik 29ra eginen da Korrikaren 24. edizioa, eta martxoaren 24an izanen dugu eskualdean. Aurten Zugarramurdi eta Urdazubitik ere pasatuko da, Otsondotik sartuta, eta herritarrak mugitzen hasiak dira dena antolatzeko. Hortaz, Urdazubi eta Zugarramurdiko Korrika Batzordeak bilera irekia eginen du ilbeltzaren 23an, ortziralea, 19:00etan Akelarrenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun