Lesakako inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak urtarrilaren 19tik 23ra izanen dira ikusgai

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Aurten ere liburutegian izanen dira lehiaketara aurkeztutako lanak, lesakarrek ikus eta bozka ditzaten.

Liburutegian lanak ikusteaz gain, gustukoenaren alde bozkatzeko aukera ere izanen dute lesakarrek

Ortzirale honetan, urtarrilaren 16an bukatu da Lesakako inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea eta aurkeztutako lan guztiekin (11) erakusketa bat osatuko da aste honetan liburutegian, urtarrilaren 19tik 23ra (biak barne). Lanak ikusteaz gain, bozkatzeko aukera ere izanen dute lesakarrek, herri bozketak erabakiko baitu aurten ere irabazlea.

Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan sortuek edo bertan erroldatuak direnek bozkatzeko aukera izanen dute aipatutako egunetan. Urtarrilaren 19tik 23ra, astelehenetik ortziralera, 15:00etatik 20:00etara izanen da ikusteko eta bozkatzeko aukera. Kartel irabazleak 250 euro hartuko ditu. Lesakako Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak itzuli eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun