Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Beti Gazte elkarteak hiru mendi ateraldirekin bukatuko du urtea. Lehenbizikoa abenduaren 21ean, igandean, egin zuten Elutxara. Argazkian ageri denez, 30 bat mendizale joan ziren eta Beti Gazte elkartearen eskutik, txistorra jateko aukera izan zuten.
Sarako hamar elkarte bildu dira kultura, memoria eta migrazio ibilbideen inguruko lekukotasunak erdigunean jarriko dituen egitaraua antolatzeko. Proiektua euskarazko Miñan antzezlanaren azken emanaldia Sarara ekartzeko proposamenetik sortu zen. Azken emanaldi hori abenduaren 28an, igande arratsaldeko bortzetan izanen da kiroldegian. Sarrerak 13 eurotan salgai daude (erreserba beheitiko QR kodean). Aitzinetik, igandean, 10:00etatik aitzinera, mediatekako animatzaileek hautatutako liburuaren irakurketa saioak eskainiko dituzte mediatekan eta kiroldegian.
Mikel Zabalzaren heriotzaren 40. urteurrenaren harira egin duten dokumentala ikusteko aukera izanen da larunbatean Atekabeltzen, 18:00etatik aurrera.
Hizkuntza: Euskara
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.