Lesakako Beti Gazte elkarteko mendizaleak Aiako Harrira joanen dira igandean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 25a

Beti Gazteko mendizaleak Elutxan, joan den igandean.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Beti Gazte elkarteak hiru mendi ateraldirekin bukatuko du urtea. Lehenbizikoa abenduaren 21ean, igandean, egin zuten Elutxara. Argazkian ageri denez, 30 bat mendizale joan ziren eta Beti Gazte elkartearen eskutik, txistorra jateko aukera izan zuten.

Elutxako irteeraren ondotik, urtea bukatzeko bi mendi ateraldi antolatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak. Abenduaren 28an, igandean, Aiako Harrira joanen dira. Igandean 07:30ean geldituak dira Plaza Zaharrean, kotxeetan Agiñara hurbiltzeko eta handik Aiako Harrira joateko.

Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, Bianditzeko buelta eginen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun