Igande goizean irakurketa eta arratsaldean antzerkia izanen dituzte 'Mugaz gaindi' migrazio ibilbideen inguruko zikloa burutzeko
Amets Arzallusen liburuan oinarritutako antzezlanean, egileak Ibrahima Baldé gazte ginearraren benetako historia kontatzen du; Irunen ezagutu zuen, eta bere anaia txikia aurkitzeko Afrikan barna egindako odisea kontatzen du. Antzezlana Euskal Herri osoan gaindi ibilia da, baita hilabete batez Londresen ere. «Ohore handia da bira Saran finitzea, historian zehar Sara askotan harrera herria izan baita» diote antolatzaileek.
Mugaz gaindi zikloa
Mugaz gaindi zikloa abenduaren 5ean abiatu zen, Amets Arzallusen solasaldiarekin. Hilaren 12an, Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 dokumentala eman zuten. Zikloa finitzeko, irakurketa eta antzerkiaren azken emanaldia izanen dituzte larunbatean Saran.
Ekitaldi hauek denak, herriko elkarteen lankidetzarekin eta herriko etxearen laguntzarekin antolatuak, elkarrizketa, kultura eta elkartasuna sustatzeko gune bat irekitzea dute xede, «gure inguruko errealitateei buruzko gogoeta partekatzeko».