Bortzirietako Bertso Eskolak Taldekako Txapelketa eginen du. Goizean Beran, hasi eta Lesakan bukatuko da txapelketa.
Bortzirietako Bertso Eskolak 26. aldiz eginen du taldekako txapelketa abenduaren 27an Beran eta Lesakan. Bertso eskolaren urteko ekitaldi inportanteenetakoa izaten da taldekakoa.
Hizkuntza: Euskara
Bertsolariak Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Urko Gartzia eta Julio Soto izanen dira.
Txirrindularitza izanen dute solasgai abenduaren 27an, larunbata, Beran. Patxi Vila txirrindulari ohia eta kirol zuzendaria sorterrian izanen da txirrindularitzaz solastatzeko 18:00etan Kultur Etxean.
Mikel Zabalzaren heriotzaren 40. urteurrenaren harira egin duten dokumentala ikusteko aukera izanen da larunbatean Atekabeltzen, 18:00etatik aurrera.
Hizkuntza: Euskara
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.