Larunbatean, abenduak 13, izanen da Santa Luzia eguna eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donezteben.
Juan Goñi tafallarrak emanen du eta gazteleraz izanen da.
Hasier Larretxea idazleak Ines Castiella, Nafar Ateneoko Joxemiel Bidador poesia taldeko koordinatzailearen laguntzaz.
Abenduan sartuta, eguberriei begira gaude denak. Lesakan, olentzero eta jaiotza lehiaketa berezia eginen dute abenduaren 24an baina, aitzinetik, olentzeroren inguruko ziklo polita antolatu dute.
AC/DC taldearen kantuak jotzen dituen The Malcolm Young Band taldeak kontzertua emanen du abenduaren 13an, larunbatean 22:00etan hasita Lesakako Jubilatuen Ostatuan. Abenduaren 27an, berriz, Burlatako Black Rose aretoan ariko da eskualdeko zenbait musikarik osatzen duten taldea.
Fusible taldeak kontzertua emanen du Kataku herri ostatuan larunbatean, abenduaren 13an, 22:30ean. Kataku kultur elkarteak antolatu du emanaldia.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.
Artedrama eta Axut! konpainien eskutik, Nor naizen baneki antzezlana ikusteko aukera izanen da herri aretoan, 19:00etan.