Goizean bertako artisauen postuak izanen dira eta Erreka Gurako elkarteak pazko loreak saltzeko postua paratuko du. Eguerdian, giroa alaitzeko trikitilariak karrikaz karrika ariko dira.
Kirol hitzorduak ere izanen dira larunbatean. 12:30ean Ezkurra pilotalekuan Bortz Kirol txapelketako finala jokatuko dute. 17:00etan herri kirolak izanen dira kiroldegian: aizkolariak eta harri altxatzaileak.
18:00etan, berriz, erremonteko eguberrietako buruz buruko txapelketako finalerdia izanen da. Mitxeo eta Otxandorena ariko dira elkarren kontra.