Ortziralean 19:00etan ‘Masusta erreximenta’ liburua aurkeztuko du Ekaitz Bergaretxek eta, ondotik, Senpereko aintzirari buruz mintzatuko da Auxtin Zamora
Doneztebeko Herrigunean kontzertuak izanen dira ortziralean, hilaren 18an. 2023an lehen lana argitaratu zuen herriko 2sonT taldea eta Iruñeko Vakumm taldeak ariko dira Herrigunean 21:30ean.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan
Laugarren aldiz magia festibala izanen dute Urdazubin apirilaren 17an eta 18an. Zazpi magoren lana ikusteko aukera izanen dute: Ernestway, Mago Doc, Mag Marcus, Jaime Perla, Mago Javi eta Robert Kav&Eunate.
Ortziralean eta larunbatean 20:00etan eta igandean 18:00etan hasiko dira emanaldiak Larreko kulturgunean