‘Euskaldunak munduan gaindi’ erakusketa zabaldu dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 7a, 09:00

Euskaldunen emigrazioari buruzko erakusketa ikusgai dago Senpereko Larrekon hilaren 20ra arte.

Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan

Euskaldunak munduan gaindi erakusketa honek aipagai du, irudi, dokumentu eta argazkien bitartez, euskaldunen emigrazioa munduko xoko guzietara, kolonial garaitik gaur egun arteraino. Larreko kultur gunean ikus daiteke, dohainik, apirilaren 7tik 20ra (09:00-12:00); arratsaldetan, aldiz, hitzordua harturik: 05 59 54 93 96 telefonora deituz.

Apirilaren 14an (17:00) hitzaldi batek aipatuko ditu zehazki fenomenoaren zergatiak eta nola euskaldunak integratzen diren ingurumen berrietan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun