Magia festibalaren laugarren edizioa eginen dute Urdazubin apirilaren 17an eta 18an

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 14a, 19:00

Urtetik urtera jende gehiago erakartzen du Urdazubiko magia festibalak. Argazkia joan den urtekoa da.

Laugarren aldiz magia festibala izanen dute Urdazubin apirilaren 17an eta 18an. Zazpi magoren lana ikusteko aukera izanen dute: Ernestway, Mago Doc, Mag Marcus, Jaime Perla, Mago Javi eta Robert Kav&Eunate.

Apirilaren 17an, ortzegunez, arratsaldeko zazpi orenetan familientzako magia gala izanen da herrian. Biharamunean, apirilaren 18an, eguerdiko hamabietan, haurrendako magia gala izanen da eta, azkenik, arratsaldeko zazpietan, bakarrizketak eta hurbileko magia izanen da. Emanaldi guztiak kultur etxean eskainiko dituzte.

Urtero bezala, gala edo emanaldi horietara bertaratu ahal izateko izena eman behar da ondoko zenbaki hauetan: 603 73 15 27 eta 601 35 13 19. Eguneko sarrera (ikuskizuna + Trikuharry parkera bisita) 18 eurokoa izanen da eta asteburu osokoa 25 eurokoa. Jaialdian parte hartzen dutenentzat pintxoak ere izanen dira. Urtetik urtera jende gehiago erakartzen du magia festibalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun