'Senpere irriz' umore jaialdia eginen dute lehen aldiz asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 16a, 11:00

Marine Leonardi umoregile ezaguna izanen da Senpere Irriz jaialdian.

Ortziralean eta larunbatean 20:00etan eta igandean 18:00etan hasiko dira emanaldiak Larreko kulturgunean

CFC Production ekoizpen etxearen eskutik Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdia izanen dute Senpereko Larreko kulturgunean asteburuan, Senpere Irriz. Apirilaren 18an eta 19an, ortziralean eta larunbatean 20:00etan hasiko dira ordu eta erdiko emanaldiak eta apirilaren 20an, igandean 18:00etan. Sarrera: 26,25 euro.

Familian edo lagun artean, Érick Baert, Marine Leonardi, PV, Majid, Timothé Poissonnet, Emy edota Tom Baldetti umoregileak ezagutzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun