Ekaitz Bergaretxe idazleak Masusta erreximenta, Abertzale baten bizipenak liburua aurkeztuko du apirilaren 18an, ortziralean 19:00etan Senpereko Kattalin Elizalde ikastegian. Lapurdi 1609 elkarteak antolatu du aurkezpena, Senpereko Herriko Etxearen eta Euskal Kultur Erakundearen eta Kattalin Elizalde Ikastegiaren laguntzarekin. Gero, Auxtin Zamorak hitzaldia emanen du Senpereko aintzirari buruz. Sartzea kittorik izanen da eta zintzur bustitzea ere eskainiko dute.