Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hasiko da ortziralean. Apirilean eginen dute finala, baina, horren aitzinetik bi kanporaketa jokatuko dituzte ortziralean Donezteben eta Iruñean.
Mugari buruzko 'Mugarantz' dokumentalaren emanaldia eginen dute heldu den ortziralean, martxoaren 28an, Beran. Mugek historia izan duten papera aztertzen du dokumentalak, batez ere 1936ko estatu kolpe militarretik gaur egun arte. Emanaldia 18:30ean izanen da Berako Kultur Etxean euskaraz.
Baztango Kultura Zerbitzuak Zuhaitz Gurrutxagaren azken ikuskizunaren emanaldia antolatu du aste honetan, martxoaren 28an, 19:00etan Gizarte Bilgunean. Sarrera debalde izanen da eta edukiera mugatua izanen du, bete arte.
19:30ean hasiko da Pedro Bartolomék zuzenduko duen emanaldia Harriondoa kultur etxean
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Sunbillako Udalak, Sunbillako eskolako Guraso elkarteak, Sunbillako II. Mendi Duatloiak eta Antrotoki gazte taldeak antolatua, hainbat jarduera izanen dituzte Sunbillako Asteburu Kulturalean.