Martxoaren 28an, ortziralean 16:30etik 18:00etara haur jokoak izanen dituzte plazan eta 18:00etan Ekaitz Bertizen Erreka zoko hortan film laburraren emanaldia herriko etxeko aretoan (apuntatzeko ondoko QR bidez eman behar da izena). 20:00etatik aitzinera taloak eta bingoa izanen dituzte Ulibeltzak elkartean, Guraso Elkartearen eta Sunbillako II. Duatloiaren eskutik.
Martxoaren 29aan, larunbatean, 10:30ean mus txapelketa izanen dute Ulibeltzak elkartean. Puzgarriak izanen dira plazan goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Euria eginen balu frontoian paratuko lirateke puzgarriak. 12:00etan trikipoteoa. 18:00etatik 19:00etara Kuatukada batukada herritik (euria eginen balu eliz atarian). 19:30ean bokatak plazan. 21:00etan bertso afaria Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjorekin (Txartelk salgai Busttitz ostatuan martxoaren 27ra arte).
Martxoaren 30ean, igandean 09:00etan mendi buelta eginen dute Zumalekura eta asteburua borobiltzeko,12:00etan kalejira eginen dute herrian barna herriko erraldoi eta gaiteroekin eta 17:00etan ipuin musikatua Ainara Unanuaren eskutik herriko etxeko aretoan.