Donezteben eskualdeko bertsolariak ariko dira kantuan: Kattalin Lizarraga Mendia leitzarra, Kattin Madariaga Apaolaza aranztarra eta Enaitz Zestau-Telletxea eta Iraun Zestau-Telletxea beratarrak.
Saioa ortziralean, martxoaren 28an, izanen da Doneztebeko Herrigunean, 18:30ean.
Tenore berean Iruñean jokatuko dute bigarren kanporaketa Nafarroako Bertsozale elkartearen egoitzan. Bertan kantari ariko dira Aner Arkauz Lazkano, Amaia Fernandez Tabernero, Iradi Goñi Montiel eta Ibai Letona Garaikoetxea.
Finala apirilean jokatuko dute, eta finalerako sailkatuko dira bi kanporaketetan egitekoa osatzen duten bertsolari denak. Nafarroako finaleko lehen bi sailkatuek, aldiz, ekainean Arantzan eginen den Euskal Herriko finalean kantatzeko txartela lortuko dute.