Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emanen du martxoaren 28an, ortziralean 19:30ean hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 10 eurotan salgai daude udalaren webgunean. Pedro Bartoloméren zuzendaritzapean, Juan Crisóstomo de Arriagaren, Wolfgang Amadeus Mozarten eta Franz Joseph Haydnen lanak joko ditu orkestrak, bere ziklo andantearen barrenean.
1879. urtean sortu zuen orkestra Pablo Sarasatek eta, egun, espainiar estatuko panorama sinfonikoan dagoen talderik zaharrena da. 140 urte baino gehiago hauetan auditorium, opera denboraldi eta jaialdi nagusietan parte hartu du, mundu osoan. Gaur egun, urteko abonu kontzertu denboraldia egiten du Iruñean (Baluarte Auditorioa), Tuteran (Gaztambide Antzokia) eta Tafallan (Tafalla Kulturgunea) eta jarduera sozial eta pedagogiko garrantzitsua egiten du Nafarroa osoan.