Zuhaitz Gurrutxagak 'Nortasun agiria' bakarrizketa aurkeztuko du ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 25a, 08:00

Baztango Kultura Zerbitzuak Zuhaitz Gurrutxagaren azken ikuskizunaren emanaldia antolatu du aste honetan, martxoaren 28an, 19:00etan Gizarte Bilgunean. Sarrera debalde izanen da eta edukiera mugatua izanen du, bete arte.

Nortasun Agiria Zuhaitz Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta besteak beste, bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun