Manttale Mendi Lasterketa Taldeak apirilaren 13rako antolatu du Berako Mendi Maratoi Erdiaren 19. edizioa. Igande honetarako, martxoaren 23rako, lasterketako ibilbidea ezagutzeko hitzordua paratu dute. 09:00etan elkartuko dira kiroldegi aitzinean, eta ibilbide osoa eginen dute Manttaleko lasterkarien laguntzarekin.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, 'Gorpuztu: musika, mugimendua eta espresioa' tailerra eginen dute igandean Berako Kultur Etxean. 11:00etan elkartuko dira eta Estitxu Mentaberri izanen da gidaria.
Ahalmen urritasun ezberdinak dituzten pertsonekin izanen da antzerkia Larrekon, 17:00etan
Baztango Kultura Zerbitzuak Arlote bat, Ekain pailazoaren txou eroa! ikuskizuna antolatu du igande honetan, martxoaren 23an, Iruritako Gizarte Bilgunean 17:30ean. Familia guziarendako ekitaldia izanen da, umorez eta hausnarketaz betetako lana.
Goizuetako kultur taldeak haurrentzako ikuskizuna antolatu du iganderako. Udaletxeko ganbaran izanen da emanaldia, 17:30etik aurrera.
Maialen Lujanbioren RR_6_erre(AH)al ikuskizunak borobilduko du martxoan Leitzan egin duten Ziklo Morea.
Ekaitz Bertiz sunbildarraren lana Harriondoan emanen dute 18:00etan hasita Ekaitz Bertiz sunbildarrak zuzendutako Erreka zoko hortan film laburra Lesakako Harriondoa kultur etxean emanen dute martxoaren 23an, igandean 18:00etan hasita. Zuzendaria ez ezik, aktore nagusiak ere ingurukoak dira: Lorena Mariñelarena, Aroa Bertiz, Saioa Mariñelarena…