Pontx pailazoak 'Bisitaria' ikuskizuna eskainiko du igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 17:30

Joanes Etxebeste saratarra da Pontx pailazoa.

Goizuetako kultur taldeak haurrentzako ikuskizuna antolatu du iganderako. Udaletxeko ganbaran izanen da emanaldia, 17:30etik aurrera.

Musika, magia, umorea eta zirkoa nahasten dituen ikuskizuna dakar Joanes Etxebeste saratarrak Pontx pailazoaren paperean sartuta, Bisitaria ikuskizunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun