Martxoak 8

Emakumeentzako* 'Gorpuztu: musika, mugimendua eta espresioa' tailerra larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 18a, 14:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, 'Gorpuztu: musika, mugimendua eta espresioa' tailerra eginen dute igandean Berako Kultur Etxean. 11:00etan elkartuko dira eta Estitxu Mentaberri izanen da gidaria.

Giro alai batean musika eta mugimenduaren bidez, gorputza ireki, tentsioak askatu eta lasaitzeko espazioa izanen da, Bortzirietako emakumeei* eta neska gazteei zuzendua.

Parte hartzeko ez da izena eman beharrik, aski da egunean beren arropa erosoarekin eta irristatzen ez duten galtzerdiekin agertzea. 

Martxoaren 8aren harira Berdintasun Zerbitzuak antolatutako azkeneko ekitaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun