Har-Eman antzezlana eskainiko du Kiribil konpainiak martxoaren 23an, igandean 17:00etan hasita Senpereko Larreko kultur gunean. Kiribil konpainiaren ikuskizun inklusiboa da, ahalmen urritasun ezberdinak dituzten pertsonekin. Erreserbak Euskal Herriko turismo bulegoetan egin daitezke. Sarreraren prezioa 18 eurokoa da; sarrera murriztua: 13 euro.
Har-eman
Eta rolak aldatuko bagenitu! Pertsona ezindua edo elbarritua, bere zentroan edo gizartean integratzeko itxaropena izan baino, pertsona ezindu edo elbarritu horrek Artearen atea zabalduko balu, eta bestearengana joko balu! Pertsona elbarritu guzti horiek antzezle, musikari edo aktore bilakatu dira, eta emozioz bizi-bizia den ikuskizun paregabe bat sortu eta eskaintzen dute. Orduan, publikoa da, eta beraz, gizartea, ezintasuna eta elbarritasunarengana doana! Zatoz emozioz, barrez eta malkoz betetako esperientzia bat, giza artistiko bidaia ahaztezin bat bizitzera!