‘Erreka zoko hortan’ film laburra ikusgai izanen da Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 12:00

Ekaitz Bertiz sunbildarraren 'Erreka zoko hortan' film laburra ikusgai izanen dute igandean Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Ekaitz Bertiz sunbildarraren lana Harriondoan emanen dute 18:00etan hasita

Ekaitz Bertiz sunbildarrak zuzendutako Erreka zoko hortan film laburra Lesakako Harriondoa kultur etxean emanen dute martxoaren 23an, igandean 18:00etan hasita. Zuzendaria ez ezik, aktore nagusiak ere ingurukoak dira: Lorena Mariñelarena, Aroa Bertiz, Saioa Mariñelarena…

Sinopsia

Joxepik, Iparragirre baserriko alaba zaharrenak, Frantziako mugaren bertze aldera pakete pisutsu bat garraiatu behar du gauez. Gainontzeko kontrabandistek ez bezala, berarentzat karabineroak ez dira izanen basoak gordetzen duen gauzarik beldurgarriena…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun