Euskal Pilotaren historiari buruzko ikusgai da Lesakako Harriondoa kultur etxean irailaren 6tik 17ra. Erakusketa borobiltzeko, irailaren 17an, asteartean 19:00etan, Euskal pilotaren historia zoragarria ezagutu nahi duenak, Tiburtzio Arraztoa adituaren hitzaldia aditzeko aukera izanen du. Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkarteko, NAPIKEko kide ez ezik, Tiburtzio Arraztoa Laxoa Elkarteko kide ere bada eta pilotari buruzko hainbat liburu eta gida idatziak ditu. Argiñe Ordoki Urkixo Lesakako Udaleko kirol zinegotziak ere parte hartuko du solasaldian.
Hondarreko egunean solasaldia eskainiko du Tiburtzio Arraztoa adituak