Baztango Udalak eta Gizarte Zerbitzuek antolatua, 0-6 urteko haurren garapen fisiko eta emozionalari buruzko solasaldia emanen du Sabeletik Mundura ekimenak otsailaren 29an, 17:00etan Arizkunenean. Interesa dutenek izena eman dezakete 689 035 078 telefono zenbakira deituz edo Whatsappez, baita gizartezerbitzua@baztan.eus helbidearen bidez ere.
Korrika kulturalaren baitan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Tximutxe euskara taldeak eta Leitzako Udalak. Hurrengo hitzordua, ostegunean izanen da. Kike Amonarrizek Euskara bidegurutzean: irtenbiderako palankak Leitzan hitzaldia eskainiko du 18:00etan Herri Aretoan.
Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna ospatzeko asmoa du aurten ere Lesakako Beti Gazte elkarteak. Lesakako udalaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntza du ekitaldi hau antolatzeko.