Idoia Lekue Peña izanen da hizlaria eta berdintasunaren espejismoa suntsitzeko, gure egunerokotasunean genero ikuspegia txertatzeko baliabideak emanen ditu. Herritarrei eta herriko eragileei zuzendutako saioa da eta 18:00etatik 20:00etara Leitzako udaletxeko batzar aretoan eginen dute.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian