‘Beharrezkoa al da gaur egun berdintasunaz hitz egitea?’ hitzaldia eskainiko dute abenduaren 19an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 17a, 10:30

Gogoeta egiteko bidea emanen du hitzaldiak.

Idoia Lekue Peña izanen da hizlaria eta berdintasunaren espejismoa suntsitzeko, gure egunerokotasunean genero ikuspegia txertatzeko baliabideak emanen ditu. Herritarrei eta herriko eragileei zuzendutako saioa da eta 18:00etatik 20:00etara Leitzako udaletxeko batzar aretoan eginen dute.

Kontzientzia kritikoa landu, desberdinkeriak detektatu eta oinarrizko kontzeptu batzuetatik abiatuta, genero ikuspegia gure eguneroko bizitzan nola txertatu dezakegun pentsatzeko bidea emanen du hitzaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun